es | eu | en | fr

Pastor Arriazu, Koldo

Pastor Arriazu, Koldo

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F490

IZENBURUA

Koldo Pastor

MUTURREKO DATAK

1981-2018

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

2 kutxa

3 cd

41 fitxategi informatiko

EKOIZLEA

Koldo Pastor Arriazu

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Koldo Karmelo Pastor Arriazu 1947ko urtarrilaren 1ean jaio zen Iruñean.  Pablo Sarasate Kontserbatorioan hasi zuen bere musika-ikasketa, baina Kontrapuntu eta Fuga ikasketak Donostiako Kontserbatorio Nagusian amaitu zituen eta Armoniarenak eta Konposiziokoak, musika-Pedagogia eta Abesbatzaren Zuzendaritza Zaragozako Kontserbatorio Nagusian ikasi zituen. Bere formazio akademikoaren osagarri modura, musikaren konposizio eta soziologia ikasketak egin zituen Agustín González Azilu eta Ramón Barce-ren tamainako pertsonaiekin.

Izaera aberatsa duen musikaria, Koldo Pastor Iruñeko Arte-Lagunen Paulino Otamendi Ganbera Taldearen sortzailea eta zuzendaria izan da, Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria, Iruñeko Ganbera Abesbatzako Erakundearen Zuzendari eta Iruñeko Behe-ahotsen Abesbatzako zuzendari izan da. Kontzertu ugari eskaini ditu hainbat talde instrumentalekin, hala nola La Pamplonesa Musika Banda, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Pablo Sarasate Kontserbatorioko Orkestra eta Banda edo ganbera taldeak, eta baita Nafarroako Gobernuak eta zenbait erakunde pribatuk babestutako eskola-kontzertuen zikloak ere.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Koldo Pastor jarduera sortzailean murgilduta dabilen musikagile bat denez, dohaintza egiteko aukeratu duen formula faseetan artikulatzen da. Hain zuzen ere, lehen dohaintza Nafarroako Artxiboak jaso zuen 2019. urtean.

EDUKIA

Koldo Pastor ondarearen dokumentazio osagarria den dokumentazioa ondorengoa da: paperean dauden jatorrizko partiturak eta formatu digitaleko partiturak. Hasierako dohaintza El método Martenot aplicado a la enseñanza de la Armonía (1994) mekanografiatutako testua eta bere lanen soinu-erregistroa duten 3 CD-ak osatzen dute.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.        

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Luis Miguel Alonso Nájera

Artearen Adiskideak

Teresa Catalán Sánchez

Iruñeako Taldea Musikagileak / Grupo de Compositores de Pamplona

Iruñeko Ganbara Abesbatza

Iruñeko Orfeoia

Lizarrako Gaiteroak

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Elkarrizketa

ARGITALPEN NOTAK

  • Carreira, Xoán M. "Pastor Arriazu, Koldo". En: Casares, E. (dir.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Tomo 8. Madrid: Sociedad General de Autores y Editores, 2001. P. 507-508.

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Konpositorea, Irakaslea, Koro zuzendaria, Banda zuzendaria, Orkestra zuzendaria.