Interpretea(k): Nafarroako Orkestra Sinfonikoa / Orquesta Sinfónica de Navarra eta Iruñeko Ganbara Abesbatza / Coral de Cámara de Pamplona
Fernando Remacha (Tutera, 1898 - Iruñea, 1984) XX. mendeko Nafarroako musikaren figura berezienetako bat izan zen. Bere jaioterrian hasi zituen musika ikasketak, Madrilera joan aurretik, non, José del Hierro eta Conrado del Campo maisuekin ikasi zuen. Testuinguru horretan, hiriburuko bizitza kultural biziarekin harremanetan jarri zen, 27ko Belaunaldiarekin eta Zortzien Taldean parte hartuz, horrek berebiziko garrantzia izan zuen honen ibilbidea bultzatzeko.
Espainiako Gerra Zibilak izugarri eten zuen bere jarduera. Tuterara itzulita, Remachak urteak eman zituen isolatuta eta zailtasunak bizitzen, eta familiaren burdindegiaren atzealdean babestuta denbora luzez. Hala ere, sorkuntza utzi beharrean, partituren, liburuen eta Europako irrati-emanaldien bidez musikarekin zuen loturari eutsi zion, eta, horri esker, bere bilakaera artistikoarekin jarraitu ahal izan zuen. 1950eko hamarkadatik aurrera, Nafarroako musika-bizitzaren giltzarri bihurtu zen (bereziki Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioari lotuta zuzendari gisa), eta sakontasun eta originaltasun handiko berezko lengoaia-musikala finkatuz.
Testuinguru horretan sortu zen Jesucristo en la Cruz kantata, 1963an orkestra, abesbatza eta bakarlarientzat konposatua. Obra 1964an estreinatu zen Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean, eta bertan Tomás Luis de Victoria saria lortu zuen. Francisco Asenjo Barbieriren Cancionero de Palacio-ko testu anonimoetan oinarritua, partitura honek konpositorearen heldutasuneko obren artean kokatzen da, Concierto para guitarra y orquesta (1956) edo La Bajada del Ángel (1973) obrekin batera, bere katalogoaren barruan funtsezko multzo bat osatuz.
Obrak XVI. mendeko espainiar polifoniako elementuak biltzen ditu, Tomás Luis de Victoria edo Francisco Guerrero bezalako konpositoreen ildoan, XX. mendeko estetikaren berezko baliabideekin. Oro har, proportzio eta adierazpen-intentsitate handiko obra da, eta, tarteka, atonaltasunera hurbiltzen da. Horrela, obra introspektibo bat bezala eratzen da, non, pasarte jakin batzuetan, testuaren dramatismoa indar ia fisiko batez gogorarazten duen.
Jesucristo en la Cruz
I. Tierra y cielos
II. ¡Oh mancilla inestimable!
III. Pues es muerto el Rey del Cielo
IV. Está la Reina del Cielo
V. Di, ¿por qué mueres en Cruz?
VI. Tú quisiste recibir
2025eko otsailaren 26an.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasatek sortu zuen 1879an; horrenbestez, jardunean ari den talderik zaharrena da Espainiako orkestren artean. Baluarte Fundazioan integraturik dago, eta nola fundazio hori nagusiki Nafarroako Gobernuak finantzaturiko erakunde bat den, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Foru Erkidegoko orkestra ofiziala da. Bere ehun eta berrogeita hamar urteko historian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emanaldiak eskaini ditu Espainiako zein atzerriko auditorio, opera denboraldi eta jaialdi garrantzitsuenetan. Bereziki garrantzitsuak izan dira Parisko Theatre des Champs Elysees eta Theatre du Chatelet antzokietan eskaini dituen kontzertuak, bai eta Universal Music zigiluak Europako auditorio garrantzitsuenetan barrena antolatutako kontzertu bira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate konposatzaile eta biolin-jolearen erreferentziazko interpretea da, eta nazioarteko kritikariek aho batez goraipatu dute Tianwa Yang biolin-jolearekin grabatu zuen Sarasateren integralaren diskoa (Naxos zigilua). Nafarroako Orkestra Sinfonikoak hainbat grabaketa garrantzitsu egin ditu Antoni Wit (zuzendari titularra 2017-2018 denboraldira arte) maisu poloniarrarekin. NOSak kontzertu-denboraldia aurkezten die urtero Nafarroako biztanleei, besteak beste, Iruñeko Baluarte Auditorioan eta Tuterako Gaztanbide Antzokian. Jarduera sozial eta hezitzailea garatzen du Foru Erkidego osoan..
Perry So
Zuzendaria
Perry So zuzendariak (Hong Kong, 1982) gazte-gaztetan jaso zuen musika-prestakuntza pianoan, organoan, biolinean, biolan eta konposizioan. Yaleko Unibertsitatean lizentziatu zen eta zuzendaritza-ikasketak egin zituen Baltimoreko Peabody Institutuan. San Petersburgoko Prokofiev Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketaren 5. edizioan Lehen Saria eta Sari Berezia jaso zituen. Aitortza horren ondoren, zuzendaritza laguntzaile izendatu zuten Hong Kongeko Filarmonikoan eta, gero, bertako zuzendari elkartua izan zen. Proiektu eta gonbidapen horiez gain, So maisuak 30etik gora orkestra zuzendu ditu mundu zabalean, bai eta Espainiako dozena erdi bat orkestra ere. 2022ko irailaz geroztik, Nafarroako Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titular eta Artistikoa da.
Iruñeko Ganbara Abesbatza
Luis Morondo Maisuak sortu zuen Iruñeko Ganbara Abesbatza erakundea 1946an, XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika jorratzeko helburuarekin. Hala ere, bere errepertorioa konpositore garaikideei bereziki lotutako ahots-musika mota guztietara zabaldu zuen. Munduko Nazioarteko Jaialdi garrantzitsuenetan ere parte hartu du: Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia, Grazeko Nazioarteko Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Vienako Nazioarteko Jaialdia eta Musika Koral Hispanoamerikarraren Zikloa Habanan, besteak beste. Ehun disko baino gehiago argitaratu ditu Lumen, Telefunken, Columbia, Philips, Wernminster, Movieplay, ARSIS eta RTVE zigiluekin. Era berean, agertoki entzutetsuetan aritu izan da, esaterako, New Yorkeko Concert Hallen eta Metropolitan Operan Housen, Vienako Konzerthausen, Buenos Aireseko Teatro Colónen, Habanako Gran Teatron, Montevideoko Teatro Sodren edo Florentziako Teatro della Pergolan. Nafarroako Gobernua, INAEM-Kultura Ministerioa eta Iruñeko Udala ditu babesle, eta Diario de Navarraren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza jasotzen du. 2005ean, Lanaren Merituaren Urrezko Domina jaso zuen eta 2018an, aldiz, Vianako Printze Saria.
David Gálvez Pintado
Zuzendaria
Valentzian jaio zen, non solfeoko, pianoko, koru-zuzendaritzako eta konposizioko goi-mailako ikasketak amaitu zituen. Geroago, Budapesteko Ferenc Liszt Akademiara joan zen eta bertan Abesbatza, Orkestra eta Konposizio Zuzendaritzan espezializatu zen. Opera-produkzioetan eta kontzertu sinfonikoetan parte hartu du, musikari eta talde ospetsuekin batera. Mundu osoko lehiaketa, sinposio eta hitzaldietan parte hartu du. Konpositore gisa, bere lanak New Yorkeko Carnegie Hall, Chicagoko People’s Music School, Limako San Marcos Kultur Etxeko Areto Nagusia, Panamako Antzoki Nazionala, Valentziako Palau de la Música eta Palau de Sofía Les Arts bezalako kontzertu-areto hoberenetan antzeztu dira. Hungariako Musikarien Fórum Nacional eta Premis Catalunya de Composició Coral (2006) bezalako sari garrantzitsuak ere jaso ditu. Iruñeko Ganbara Abesbatzako zuzendaria da eta baita 2008an sortu zeneko Erdialdeko Amerikako Orkestra eta Koru Gaztekoa (JOCCA) ere.
Bakarlariak
Andrea Jiménez, sopranoa
Leticia Vergara, mezzosopranoa
Gillen Mungía, tenorea
Iosu Yeregui, baxua
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
Interpretea(k): Iruñeko Ganbara Abesbatza / Coral de Cámara de Pamplona
Fernando Remacha Grupo de los Ocho-ko kidea eta 27ko Belaunaldiko konpositore garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere obran, 200 konposizio baino gehiagoz osatua, Juegos bezalako abestien ziklo batzuk aurki daitezke. Tres Canciones Galaico-portuguesas Aurelio Sagasetak Fernando Remacharen funtsari egindako dohaintzan aurkitu ziren, dokumentuen antolaketan. Abesti hauek, orain arte ezezagunak, Cinco Canciones Castellanas eta Siete Canciones Vascas zikloetak aurkeztutako ildo estilistikoari jarraitzen diote, lau ahotsetako abesbatza mistorako egokitutako doinu herrikoiekin. Remachak erabilitako errepertorioa, Ai ondas que eu vin veer, Bailemos agora, por Deus, ai velidas eta Sedia-mi eu na ermida de San Simión cantigas de amigo tradizioaren barne aurkitzen ditugu, galaiko-portuges genero poetikoa, kantatzeko sortua.
2022ko Abenduaren 17an.