Juan Farok (Lisboa, 1932ko otsailaren 16a – Iruñea, 2011ko irailaren 26a) eta Ana Buenok (Iruñea, 1930) sortutako txotxongilo konpainia
Juan Farok Musika Amateurren Akademian ikasi zuen. 1952an lehendabiziko txotxongilo emanaldiak egin zituen bere auzoan, Centro Social da Bempostinha zentroan, eta geroago Fernando Passos antzerkigilearekin kolaboratu zuen. Ana Buenok piano eskolak jaso zituen Iruñeko Musika Akademian, eta 12 urte zituenetik Maria Inmaculada ikastetxeko taldearekin antzerkia egiten hasi zen. Juan Farok eta Ana Buenok Orreagan ezagutu zuten elkar 1954an, eta 1960an ezkondu ziren. Portugalera joan ziren, non Juan Faro Musika Hastapeneko irakasle zen, eta biek batera lan egin zuten txotxongiloko emanaldi didaktikoetan. 1970ean Iruñera itzuli ziren eta 1981ean, Pilar eta Juanjo seme-alabekin batera, Retablo de Figurillas-eko Erretaula konpainia sortu zuten, Nafarroan sortu zen txotxongiloen antzerkiko lehen konpainia, zeinarekin muntaia ugari egin zituzten. Juan Faro izan zen bere zuzendaria, antzeztutako lanen egilea, panpinen sortzailea eta interpretea; Ana Bueno, berriz, eszenografiaz eta interpretazioaz arduratu zen, konpainiaren harreman publikoez baliatzeaz gain. Euren ibilbide artistikoan zehar, Portugal, Espainia edo Frantziako hainbat tokitan eta nazioarteko jaialditan obrak antzeztu zituzten. Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren bultzatzaile izan ziren eta 2001ean omenaldia jaso zuten horregatik.
Funts hori 2019an sartu zen Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.