es | eu | en | fr

Retablo de Figurillas

Retablo de Figurillas

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F498

IZENBURUA

Juan Faro-Ana Bueno

MUTURREKO DATAK

1950-2005

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

385 txotxongilo

Gazteluak, dekoratuak eta tresneria

24 kutxa

186 liburu

329 fonograma

151 ikus-entzunezko

EKOIZLEA

Juan Faro Jacinto eta Ana Bueno Martínez

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Juan Faro Lisboan jaio zen, 1932ko otsailaren 16an, eta Iruñean hil, 2011ko irailaren 26an. Lehen urteetatik txotxongilo ibiltariekin izan zuen lehen kontaktua. Aitaz umezurtz lau urterekin, bere amak bere txotxongiloetan erabiliko zituen ofizio, ezagutza eta trebetasun ezberdinak ikastera animatu zuen. Musika Amateurren Akademian trebatu zen bere lanbide maitatuena: musika irakaslea. Arte eta Lanbide Eskolan ere eskolak jaso zituen, non garatu zituen marrazketan eta pinturan zituen abileziak.  

1952an, bere auzoan egin zituen lehendabiziko txotxongilo emanaldiak, Centro Social da Bempostinha zentroan. Bere lagun den Anibal Afonsorekin batera, El Gato con Botas taularatzera ausartu zen.

Fernando Passos poeta, antzerkigile, titiritero eta haurrentzako hainbat argitalpenen arduradunarekin lan egin zuen, Helduen Hezkuntza Kanpainak herrialde osoan zehar zuzentzen zituena. Kanpaina horiek 1953. urtean egin ziren eta 25 eta 28 egun bitartean iraun zuten, Portugalgo geografia osoan zehar bidaiatuz, eta bere benetako antzerki eskola izan ziren kalean.

Fernando Passosekin elkarlanean jarraitu zuen, eta hark Portugalgo telebistaren hastapenetan parte hartzeko gonbita egin zion. Geroago, batxilergoko eta unibertsitateko ikasleentzako hainbat txotxongilo-tailer koordinatu zituen, non buruak eraikitzen eta paper-orea maneiatzen irakasten zuen batez ere. 

Ana Bueno 1930eko uztailaren 26an jaio zen Iruñeko Alde Zaharrean bizi den familia handi batean. Lehen mailako ikasketak bikain egin zituen, eta 1944an Florencio de Ansoleaga saria jaso zuen, Iruñeko Vínculo plazako Musika Akademian piano eskolekin uztartuz.

12 urterekin bere bizitza osoan garatuko zuen zaletasuna aurkitu zuen antzerkian. Maria Inmaculada ikastetxean hasi zen antzerkia egiten, etxeko langileak trebatzen. Beren hezkuntza kulturalaren osagarri gisa eta beren aisialdi orduak betetzeko, antzerki emanaldiak egiten zituzten. Emakumeek (pertsonaia maskulinoak barne) egindako eta emakumeentzat zuzendutako antzerkia zen.

Hori izan zen "cómicas" eskola emankorra Iruñean, eta horietako batzuk Valentin Redín-en aginduetara arituko ziren geroago beste antzerki abentura batzuetan.

1954an, Juan soldadutza egiten ari zen Portugalgo armadako goi-kargudun baten txofer gisa, Espainia, Portugal eta Frantziako maniobra bateratuetan parte hartzen baitzuen. Bere bidaian Orreagan gelditu ziren. Egun horretan bertan "cómicas" urteroko txangoa egin zuten Orreagara, eta han ezagutu zuten elkar.

Juanek gutun asko eta pare bat bisita trukatu ondoren, 1960an ezkondu ziren Iruñean. Portugalera joan ziren bizitzera, eta berak Musika Hastapeneko irakasle gisa egiten zuen lan. Berehala, Ana liluratuta geratu zen Juanek txotxongiloekin egiten zituen lanengatik, eta noizean behin berarekin kolaboratzen hasi zen.

Emanaldi txiki horiekin Anak antzerkia egiten jarraitu ahal izan zuen, Juanekin "barraca" barruan ezkutatzen ikasi zuen, panpina baten atzean hitz egiten; gustatu zitzaion eta ulermen horrek fruitu gisa eman zuen gerora "Retablo de Figurillas" izan zena.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Faro-Bueno funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen 2019an. Txotxongiloak Tolosako Topic-Nazioarteko Txotxongilo Zentroan daude zainduta, erabilera lagapen bati esker, behar bezala kontserbatzeko.

EDUKIA

Faro-Bueno funtsa Retablo de Figurillas-en dokumentazioarekin osatzen da, txotxongiloak, eszenografiak, tresneria, dokumentazioa, argazkiak, obren libretoak, esku-programak, prentsa-ebakinak, kartelak, korrespondentzia, soinu-erregistroak ingurumen-musikarekin eta emanaldien ikus-entzunezko erregistroak barne hartuta. Portugalen Juan Faroren garaiko dokumentazioa ere gordetzen da, titiritero eta musika irakasle gisa. Funtsa, txotxongilo-antzokiaren gaineko liburutegi handi batez osatua dago.

SARBIDE BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Ana Bueno Martínez-i egindako elkarrizketa

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN

TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

ARGITALPEN NOTAK

  • Faro Bueno, Pilar eta Faro Bueno, Juan José. Juan Faro y Ana Bueno: Retablo de Figurillas. Barañain: Barañaingo Udaleko Kultura Saila; Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2017.

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Antzerkia, XX. mendea, Antzerki-egilea, Sortzailea, Dekoratzailea, Antzerki-erakundea, Interpretea, Ekoizlea, Txotxongilo-antzerkia.