es | eu | en | fr

Rodrigo Arto, Francisco

Rodrigo Arto, Francisco

Konposatzaile eta pedagogoa

Granadako Victoria Eugenia Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten. 1964an Venezuelara joan zen eta Vicente Emilio Sojorekin musika ikasketak berreskuratu zituen. 1967an eskuratu zuen Venezuelako nazionalitatea. 1971n konpositore maisu titulua lortu zuen, José Ángel Lamas Goi Mailako Musika Eskolan ikasketak akitu eta gero. Bere formakuntza osatu zuen Gonzalo Castellanosekin, orkestra eta abesbatza zuzendaritzako ikastaroetan, eta Alberto Ginastera irakaslearekin konposizioko ikastaroekin.

Francisco Rodrigo konpositore anitza da, 1.200 konposizion baino gehiago ditu. Genero musikal guztiak erabiltzen ditu baina, gehienak, erlijio-izaera dute, zalantzarik gabe, San Judas Tadeoko Santutegian, Chacaoko San Jose elizan eta Caracasko Katedralean burututako kapera-maisu eta konpositore eginkizunak eraginik.

Francisco Rodrigok Vicente Emilio Sojo ordezkatu zuen 1968an, José Ángel Lamas Goi Mailako Musika Eskolako Kontrapuntu eta Fuga katedradun gisa, eta hogeita hamabost urtez aritu zen karguan. Santiago Key Ayala lizeoan irakasle izan zen 1967-1968 urteen artean, baita Instituto Universitario de Estudios Musicalesen ere (IUDEM), non Fuga eta Musika Konposizio katedrak eman zituen.

Haren obrak sari anitz jaso ditu, eta, haien artean, musikako sari nazionalak nabarmentzen dira. Gainera, hamaika udal sari ditu, baita beste hainbat sari eta ohorezko aipamen ere.

Bere obrak orkestra, orkestra eta bakarlari, orkestra eta koru, koru (musika erlijioso zein profanoa), ahots eta instrumentu, ahots eta piano, instrumentu, harpa, gitarra, organo, piano eta beste instrumentu batzuetarako konposizioak biltzen ditu.

Francisco Rodrigoren funtsa dohaintza gisa sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian 2017an.