es | eu | en | fr

Ruiz Gómez, Ventura

Ruiz Gómez, Ventura

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F492

IZENBURUA

Ventura Ruiz

MUTURREKO DATAK

2009-2017

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

2 kutxa

EKOIZLEA

Ventura Ruiz Gómez

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Ventura Ruiz Gómez-ek, antzerki zaleko aktore gisa, idazketa hainbat literatur-generotan lantzen du: poesia, ipuinak, antzerkia eta eleberria. Bere jarduera ezberdineko emaitzak hurrengoak dira: Nafarroako liburutegiek egindako ipuin-kontaketa saioak, Incierto Troupe taldearekin egindako antzezpenak –bere testu dramatikoak eszenara eramaten duenarekin- eta beste hainbat nafartar taldeekin egindakoak; besteak beste, Kromlech, La puerta roja - Ate gorria, Tarima Beltza, Zarrapastra o Teatrolari. Bere lanaren kalitateak zenbait literatur sari jaso ditu.

Ventura Ruiz-en antzerki-jarduerak Incierto Troupe eta La puerte roja – Ate gorria antzerki taldeek sortutako dokumentazioa manten dezala eragin du.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Ventura Ruiz-en funtsa dohaintza moduan sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian 2018ko irailean.

EDUKIA

Ventura Ruiz-en hasierako dohaintzak hurrengo dokumentuak ditu: afixak, esku-programak, egunkari zatiak eta Incierto Troupe taldearen obrak (Quisiera quererte querido 2011koa, Hermanas 2011tik 2016ra eta ¡Hay que salvar a mamá! 2015tik 2018ra), Incierto Troupe Kromlech-ekin (En lo más crudo del crudo invierno 2013tik  2014ra), Kromlech (Media luna tatuada 2011koa) eta La puerta roja – Ate gorria (No es la lluvia, es el viento 2014koa, Por la espalda 2016tik 2018ra eta A la deriva 2017koa)  dokumentazioak. Era berean, dohaintzak beste talde batzuek egindako antzerki ekoizpen ez-profesionalen afixak, esku-programak, programazio-liburuxkak, publizitatea eta egunkari zatiak ere baditu.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Nieves Oteiza Goñi

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Elkarrizketa

ARGITALPEN NOTA

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Antzerkia, Aktore/Aktorea.