es | eu | en | fr

Sainz de los Terreros Villacampa, Manuel

Sainz de los Terreros Villacampa, Manuel

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F529

IZENBURUA

Manuel Sainz de lo Terreros

MUTURREKO DATAK

1945 (apr.)-1980 (apr.)

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

4 kutxa

40 liburu

EKOIZLEA

Manuel Sainz de los Terreros Villacampa

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Solaresen (Kantabria) jaio zen 1908an eta Iruñean zendu zen 1995eko ekainaren 18an. Bide-ingeniari ezaguna izanda, Bide Ingeniarien Ohorezko Domina jaso zuen 1990ean.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa Pablo Sarasate Kontserbatorioak 2020an egindako transferentziatik sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian.

EDUKIA

Manuel Sainz de los Terreros-en musika-liburutegi osagarriak osatzen du funtsa. Honek pianorako, solfeorako eta piano-errepertorioko pieza errazetarako errepertorio zabala aurkezten du.

ANTOLAKETA

Partiturak azaletik inbentariatu egin dira eta formatu normalizatuko kaxa berrietan instalatu dira.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

ARGITALPEN NOTAK

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Musika, XIX. mendea, XX. mendea, Instrumentala, Ganbera-musika, Musika pedagogikoa.