es | eu | en | fr

Sarasate Navascués, Pablo

Sarasate Navascués, Pablo

Iruñea, 1844 – Biarritz, 1908

Biolin-jolea eta konpositorea

Martín Melitón Pablo de Sarasate y Navascués Iruñean jaio zen 1844ko martxoaren 10ean eta Biarritzen hil zen 1908ko irailaren 20an.

Bere aita musikari militarra zen eta harekin lehenengo ideiak jaso zituen. Bere lehen kontzertua A Coruñan izan zen zortzi urte zituela. Pariseko Kontserbatorioan onartu egin zuten. Frantzian, biolin eta solfeo saria irabazi zuen 1857an. Ikasketak bukatu ondoren, Harmoniako beste sari bat irabazi zuen.

Europa osoan zehar ibili zen, Ameriketan eta Ekialdean. Zenbait konpositorek eskuz egindako lanak eskaini zizkioten, esate baterako, Camille Saint-Saëns-en Introduction et rondo capriccioso (1870) eta Edouard Lalo-k, 1875ean argitaratutako Concierto en fa menor eta La Symphonie espagnole (1875ean estreinatua izan zena). Max Bruch-ek bere bigarren biolinerako kontzertua eta La Fantasía escocesa eskaini zizkion. Joseph Joachimek biolina eta orkestrarako aldakuntzak eta Antonín Dvorák bere Narurek, biolinerako opus 49 eta orkestra mi minorean konposatu zituen.

Espainiako erregea zen Isabel II.ak bere karrera osoan lagunduko dion Sradivarius bat oparitu egin zion.

Pablo Sarasatek lotura estua mantendu zuen Iruñearekin, bere bizitza osoan zehar, San Fermin festetan errezitaldiak eskainiz. 1879an, bere ekimenari esker Iruñeko Santa Zezilia Kontzertuaren Elkartea sortu zen.

Pablo Sarasate y Navascués-en funts pertsonala Iruñeko Udal Artxiboan aurkitzen bada ere, Nafarroako Foru Aldundi Probintzialaren funtsean kontserbatutako dokumentazioari esker, Pablo Sarasate bilduma osatu ahal izan da. Lau dokumentu ditu: Navarra izeneko partitura Aldundiari eskainia eta Pablo Sarasatek berak emandakoa, musika obrarekin batera emandako entrega-eskutitzetan eta esker-ematean azaltzen den moduan; Nafarroako Gobernuak 2009. urtean eskuratutako Los pájaros de Chile partitura; eta 1858ko gutun bat, Ignacio García-k Diputazioko idazkari den José Yanguas y Miranda-ri igorri ziona. Bertan, Aldundiak bekadun zuen Martín (Pablo) Sarasate gazte bat Parisera lekualdatzeko gastuen justifikazioa jasota uzten du.