es | eu | en | fr

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

1879. urtean eraikia

Erakunde musikala

Iruñeko “Santa Zecilia” Kontzertu eta Elkar-Laguntza Elkartea deitzona 1879an eratu zen, eta ondorioz, egun Estatu osoan jardunean diharduen orkestrarik zaharrena da.

Taldearen sorreran, garrantzi handikoa izan zen Pablo Sarasate-k Iruñean orkestra bat izatearen alde agertu zuen asmoa. 1883ko Arautegiaren arabera, “musikaren artea gorengo mailara jaso eta eritasunen kariaz bazkideen arteko laguntza bultzatzea” da Elkartearen helburu nagusia, betiere kontuan hartuz Elkarteko hirurogeita hamar “bazkide” horiek orkestrako instrumentistak baizik ez zirela.

Taldeko lehen zuzendaria izan zen Joaquín Maya, Iruñeko Musika Akademiako garai hartako zuzendaria, eta haren ondotik itzal handiko beste izen batzuk etorri ziren: Larregla, Saco del Valle eta Saint Saëns.

Orkestrak uztaileko festetako kontzertuetan jardun ohi zuen Sarasaterekin batera eta hirian antolatutako bestelako ekitaldi ofizial eta erlijiosoetan. 1908an, musikaria hil zenean, orkestra gainbeheran sartu zen, harik eta, 1932an, Musika Akademian irakasle zebilen Felipe Aramendiaren omenezko ekitaldiaren kariaz, berpizten hasi zen arte.

Geroztik, orkestra zuzendu zuten pertsona ospetsuen artean, Luis Morondo, Javier Bello Portu edo Miguel Roa, besteak beste nabarmen daitezke.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren ondorioz,  gordailuaren bidez Santa Zezilia Kontzertu Elkartearen funtsa hartu zuen 2019ko otsailean.