es | eu | en | fr

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F478

IZENBURUA

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

MUTURREKO DATAK

1885-2016

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

37 kutxa
9 karpeta
9 objektu
2 liburu

EKOIZLEA

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Iruñeko “Santa Zecilia” Kontzertu eta Elkar-Laguntza Elkartea deitzona 1879an eratu zen.

Taldearen sorreran, garrantzi handikoa izan zen Pablo Sarasate-k Iruñean orkestra bat izatearen alde agertu zuen asmoa. "Santa Cecilia" Iruñeko kontzertuen eta elkarren arteko laguntzaren araudi organikoa 1883koa da. Hartara, Arautegiaren bigarren artikuluaren arabera, “musikaren artea gorengo mailara jaso eta eritasunen kariaz bazkideen arteko laguntza bultzatzea” da Elkartearen helburu nagusia, betiere kontuan hartuz Elkarteko hirurogeita hamar “bazkide” horiek orkestrako instrumentistak baizik ez zirela.
 
Hasieran 70 bazkide zeuden araudiak zehazki zehazten zituztenak usikari bakoitzaren banaketan zein "partidu"-an (adibidez, orkestra zuzendari bat 30 pezetekin, bi kontzertu-biolin 15ekin, sei lehen biolin 8kin ... arte). Baxu danborra bat 5etik, danborra bat 4kin, triangelu bat 4kin, ohartarazle bat 7-era arte).

Taldeko lehen zuzendaria izan zen Joaquín Maya, Iruñeko Musika Akademiako garai hartako zuzendaria; eta haren ondotik itzal handiko beste izen batzuk etorri ziren: Ricardo Villa, Madrilgo Udal Bandaren zuzendaria (1932ra arte, Aramendía omenaldiaren orkestra zuzendu zuenean). Lehenengo fase honetan Larregla-k, Saco del Valle-k eta Camille Saint Saëns-ek ere zuzendu egin zuten.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren ondorioz,  gordailuaren bidez Santa Zezilia Kontzertu Elkartearen funtsa hartu zuen 2019ko otsailean.

EDUKIA

Elkartearen gordailuak Iruñeko orkestra munduaren ezagutu eta ikertzea ahalbidetuko duen ikuspegi orokorra ematen du. Hartara, gordailuan utzi dira Elkartearen aktak, kontu-liburuak, proiektuak, espedienteak eta kontabilitateko agiriak, baita jarduneko bazkideen erregistroa (musikariak), bazkide babesleena (dohaintza-emaileak), estatutuak eta arautegiak, memoriak (1933-1991), eskuko programak (1940-1991), musika artxiboaren inbentarioa eta partituren fotokopiak ere. Halaber, gordailuan sartu dira erretratuak, argazkiak, diapositibak eta negatiboak biltzen dituen irudi-bilduma (1904-1991), planoak, Julian Gaiarre kantu lehiaketak, beste erakunde batzuen oroimenezko argitalpenak, prentsa-dossierrak, agendak, liburu eta aldizkariak, dokumentu solteak eta inprimakiak.

Elkartearen zutoihala ere gordailuan utzi da.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Sarbide mugatua tratamentu artxibistikoa bukatu arte.

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Luis Miguel Alonso Nájera

Felipe Aramendía Lezaeta

Tomás Asiáin Magaña

Jesús Echeverría Jaime

Dolores Higueras Domínguez

Huarte Familia

Iruñeko Ganbara Abesbatza

Iruñeko Orfeoia

Santos Laspiur Abad

Alfredo Lumbreras Urío

Estanislao Luna Ramón

Koldo Pastor Arriazu

Fernando Remacha Villar

Pablo Sarasate Navascués

Ricardo Visus Antoñanzas

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN

  • Pablo Sarasate Funtsa – Iruñeko Udal Artxiboa
  • Baluarte Fundazioko Artxiboa – Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

ARGITALPEN NOTAK

  • Orquesta Santa Cecilia. Iruñea, 1981 (Inprimategi Zubillaga).
  • Corella Iráizoz, Jose María. Orquesta Pablo Sarasate, 125 años. [Pamplona]: Caja de Ahorros de Navarra: Orquesta Pablo Sarasate: Nafarroako Gobernua, 2005.

Hitzarmenaren sinaduraren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Erakunde musikala, Orkestra.