es | eu | en | fr

Turrillas Ezcurra, Manuel

Turrillas Ezcurra, Manuel

Barasoain, 1905 – Iruñea, 1997

Konpositorea eta klarinete-jotzailea

Manuel Turrillas Ezcurra Barasoainen jaio zen 1905eko urtarrilaren 1ean eta Iruñean hil zen 1997ko urriaren 20an. Musikan hasi zen bere herriko bandan, elizako organistarekin solfeatzen ikasi ondoren. Nekazaritzako kooperatiba batean lan egin zuen erretiroa hartu arte. 20 urterekin Iruñera joan zen bizitzera eta, berehala, La Pamplonesa taldean sartu zen, 50 urtez. Nafarroako herri musikaren pertsonaia garrantzitsuenetakoa zen. "Turrillas maisua" izenaz ezaguna, Sanferminetako herri-konposizio asko bere lumatik datoz.

Baina bere lana Sanferminetatik harago joan zen eta, aurorak, pasodobleak, jotak, kalejirak edo zortzikoen ondoan, Osasunako Himnoa ere bere lana da. Bere obraren katalogoak 400 konposizio baino gehiago biltzen ditu. Gainera, Nafarroa Oinezen abesten duten abestiren batean ere parte hartu zuen. Napardi Elkarteak "Gallico de Oro", Iruñeko sanferminzale eta herritar preziatuenetako saria eman zion 1992. urtean. Iruñeko Udalak hiriko Urrezko Domina eman zion.

Funtsa José Luis Turrillas Roldán, Mª Dolores Turrillas Roldán, Mª Ángeles Turrillas Roldán, Juana Mª Turrillas Roldán, Mª Luisa Turrillas Roldán eta Mª Concepción Turrillas Roldán bere seme-alaben bitartez dohaintzan sartu zen Artxiboan 2017. urtean.