es | eu | en | fr

Turrillas Ezcurra, Manuel

Turrillas Ezcurra, Manuel

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F448

IZENBURUA

Manuel Turrillas Ezcurra

MUTURREKO DATAK

1920-1997

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

28 karpeta

265 fonograma

2 liburu

EKOIZLEA

Manuel Turrillas Ezcurra

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Manuel Turrillas Ezcurra, “Turrillas Maisua” gisa ezagunagoa dena, Nafarroan XX. mendeko musika herrikoiaren eta bandarako musikaren konpositore ezagunenetako bat izan zen. Barasoainen jaio zen 1905eko urtarrilaren 1ean, 1927an Iruñera bizitzera joan zen bere familiarekin batera. Han, lan ezberdinak egin zituen, batez ere Nekazarien Sozietatearekin –gerora San Isidro Kooperatiba– lehenengo aldi baterako, 1938tik aurrera langile finko gisa eta, azkenik, idazkari gisa 1964 arte, hain zuzen, kooperatiba itxi zen urtera arte. Ondoren, Casa Teré jatetxearentzat lan egiten hasi zen 1975ean erretiroa hartu zuen arte. Iruñean zendu zen 1997ko urriaren 20an.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa beraren semeak diren José Luis Turrillas Roldán, Mª Dolores Turrillas Roldán, Mª Ángeles Turrillas Roldán, Juana Mª Turrillas Roldán, Mª Luisa Turrillas Roldán eta Mª Concepción Turrillas Roldán dohaintzan eman zioten Artxiboari 2017. urtean.

EDUKIA

Funtsa batez ere bere konposizioez eta bere obren grabazioez osatuta dago:

  • Abestien 16 karpeta.
  • Joten 3 karpeta.
  • Askotariko lanen 8 karpeta.
  • Jarduera musikalen 1 karpeta.
  • 45 rpm-ko binilozko 39 disko.
  • 33 rpm-ko binilozko 60 disko.
  • 43 CD disko.
  • 123 kasete zinta.
  • “Manuel Turrillas en el centenario de su nacimiento” liburuaren 1 ale.
  • “Música regional de Manuel Turrillas” liburuxkaren 1 ale.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Sarrera mugatua tratamendu artxibistikoa amaitu arte.

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Artearen Adiskideak

José Cervantes Íñigo

Silvanio Cervantes Íñigo

Los Iruña'ko

ARGITALPEN NOTAK

  • Manuel Turrillas en el centenario de su nacimiento. Mikel Aramburu ... [et al.]. Iruñea: Iruñeko Udala, 2005.

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Banda-musika, Areto-musika, Jaietako musika, Musika arina.