es | eu | en | fr

Visus Antoñanzas, Ricardo

Visus Antoñanzas, Ricardo

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F489

IZENBURUA

Ricardo Visus

MUTURREKO DATAK

1936-2018

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

20 kutxa

24 liburu

24 fonograma

8 ikus-entzunezko

Afixak

EKOIZLEA

Ricardo Visus Antoñanzas

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Ricardo Visus Antoñanzas 1931.urteko abuztuaren 11ean jaio zen Zarrakastelun. Musikarekiko gustuan hasita kantu gregorianoaren bidez Olibako abadian, 1958an Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan eta Iruñeko Orfeoian bere ikasketak hasi zituen Juan Easorekin. Handik gutxira Madrilera abiatu zen, eta bertan Angeles Ottein irakaslearekin lezioak hartu zituen.

1960. urtean Juan March Fundazioak bekatu zuen eta horren ondorioz,  Milanera joan zen. Hurrengo urtean, Nafarroako Foru Aldundiak hiru urteko beka emango dio. Italiako hiri honetan Mercedes Llopart, Zita Fumagalli, Vedovelli eta Cortis-ekin ikasi zuen. 1962. urtean Vercellin-en bere lehenengo aintzatespena lortzen du, G.B.Viotti Nazioarteko XIII. Lehiaketaren urrezko domeinua lortzean.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Ricardo Visus-en dohaintza Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak jaso egin zuen 2019ko irailean.

EDUKIA

Ricardo Visus-en dohaintza partituraz, diskografiaz, idatzi pedagogikoz, prentsaz, gutunaz, eskuko programak, argazkiaz, kartelez, ikusentzuneko erregistroz, fonogramaz, dokumentazio pertsonalez (kontratu profesionalak eta bisatuak) osatuta dago eta baita familiako dokumentazioa ere.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.        

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Iruñeko Ganbara Abesbatza

Iruñeko Orfeoia

Fernando Remacha Villar

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Elkarrizketa

ARGITALPEN NOTA

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Ahots musika, Kantuaren pedagogia, Tenorea, Opera, Zarzuel.