es | eu | en | fr

Voga!

Sonia de Munck, soprano, eta Miguel Huertas, piano

Emilio Arrietaren formakuntza-garaiko beste abesti hau Adela Curtiren poesia batean oinarritua dago. Itsas kanta bat da, eta, barcarola gisa, lehen Arrietaren abestien estilo belcantista erakusten du. Zenbait aldaketa txiki egin eta gero, Arrietak Voga!-ren musika erabili zuen Juan Federico Muntadasen Sobre el lago poema idazteko. Alfontso XII.a eta Mercedes de Orleans errege-erreginen ezkontza zela eta, azken bertsio hau 1878an sartu zen Álbum de autógrafos musicales delakoan.

Grabaketa data

2021eko azaroaren 27a eta 28a.

Interpreteak

Sonia de Munck

Madrilen jaioa, Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan ikasi zuen Mª Dolores Travesedo eta Miguel Zanettirekin, Lola Rodríguez Aragón Karrera Bukaerako Saria lortuz. Jorge Rubio eta Daniel Muñozekin osatu zuen bere heziketa. Besteak beste, Victoria de los Ángeles, Dolora Zajick, Ana María Sánchez, Istvan Czerjan, Wolfram Rieger, Enza Ferrari, Janine Reiss eta Joceline Dienst maisu-eskoletan parte hartu izan du. Ciudad de Logroño eta Pedro Lavirgen lehiaketetan saritua izan zen.

Sonia de Munckek Espainiako antzoki nagusietan abestu du: Madrilgo Teatro Real, Madrilgo Teatro de la Zarzuela, Madrilgo Teatro del Canal, Madrilgo Auditorio Nazionala, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Bartzelonako Teatre Lliure, Oviedoko Campoamor Antzokia, Iruñeko Baluarte Antzokia eta Iruñeko Gayarre Antzokia, besteak beste. Opera eta zarzuela errepertorio zabalaz gain, Emilio Arrietaren Marina rola barne, maiz lantzen du kontzertu-abestia, besteak beste, Miguel Zanettik, Fernando Turinak edo Aurelio Viribayk lagunduta.
José Ramón Encinar, Jesús López- Cobos, Miguel Roa, Miquel Ortega, Karel Mark Chichon, Cristobal Soler, Pablo Heras-Casado, Antonino Fogliani, Jorge Rubio, José Miguel Pérez Sierra, Lorenzo Ramos edo Santigo Serrate musikarien zuzendaritzapean lan egin du, eta Lluis Pasqual, Gustavo Tambascio, Emilio Sagi, Luis Olmos edo Ignacio García zuzendari eszenikoekin ere.

Boccheriniren La Clementina grabatu du Pablo Heras-Casadoren zuzendaritzapean.

Miguel Huertas

Tomelloson jaioa, pianoa ikasi zuen Seattlen Maki Botkinekin eta Madrilen Guillermo Gonzalezekin. Vienan piano-laguntzile, fortepiano eta klabean espezializatu zen, eta Parisen Noël Lee eta Jeff Cohen irakasleekin eta Henri Dutilleux konpositorearekin. Madrilgo Errege Antzokiarekin kolaboratzen du eta irakaslea da Nottinghameko Unibertsitatean. Teresa Berganza, Raúl Giménez, Ubaldo Gardini edo Paul Hamburguerren klaseetan piano-laguntzailea izan da.

Piotr Beczala, Carlos Álvarez, Joan Pons, Manuel Lanza, Aquiles Machado, Juan Antonio Sanabria, Isabel Rey, Elena Mosuc, Carmen Solis, Nancy Fabiola Herrera, Ana Ibarra, Ruth Iniesta edo Diana Damrau izan ditu lagun errezitaldietan. Qatarko Antzoki Nazionalean, Madrilgo Teatro Realen, Kanaleko Antzokietan, Bilboko Arriaga Antzokian, Zarzuelako Antzokian, Espainiako Musika Auditorio Nazionalean, Royal Opera Muscat-en (Oman), Mexikoko Arte Ederretako Antzokian, Vienako H. Universität-en eta hainbat jaialditan aritu da, hala nola MESSen (Sarajevo), Fexen (Granada), Donostiako Musika Hamabostaldian, Trecastriko Uda (Sizilia), Almagroko Antzerki Klasikoa, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdia edo Cuencako Musika Erlijiosoaren Astea. Pianista-aktore gisa, Ignacio García, Joan Anton Rechi, Enrique Viana, Juan Carlos Corazza eta Helena Pimenta eszena-zuzendariekin lan egin du.

Radio France, Radio Clásica eta Deutsche Grammophonentzat grabatu du. Prado Museoaren webgunean Miguel Huertasek jatorrizko instrumentuekin intrepretaturiko hainbat grabazio entzun daitezke.

Dokumentuak

Voga!
25/04/2022