Iruñea, 1932 – 2005
Konpositorea eta zuzendaria
Joaquín Zabalza Borruel (Iruñea, 1932-2005) musikaria, zuzendaria, moldatzailea, interpretea, pedagogoa, konpositorea eta Los Iruña´ko taldearen kidea izan zen. 6 urte zituelarik hasi zen musika munduan. 14 urterekin sei instrumentu menperatzen zituen jada. Beranduago, 16 urterekin, Nafarroako lehen tuna unibertsitarioa izandako Merkataritza Eskolako Tunako zuzendaria izan zen.
Interprete profesional gisa 18 urterekin hasi zuen bere ibilbidea, Alberto Huarte eta Josecho Garcíarekin batera Trío Iberia sortu zuenean. Talde hori Los Iruña´ko taldearen ernamuina izango zen, eta 1955 eta 1965 artean talde horretako kide izan zen, nazioan zein nazioartean hainbat kontzertu emanez. Los Iruña´ko taldearekin aritu eta gutxira, Maritere Solchaga eta José Luis Builekin batera Los Ibéricos hirukotea osatu zuen 1967an. Azkenik, 1984 eta 2004 artean, Guitarras Mágicas ganbara-taldea osatzen zuten hiru talde instrumentalak sortu eta haien zuzendaritzaz arduratu zen, zeinarekin 150 emanaldi inguru egin zituen Nafarroan zehar, 4 disko grabatzeaz gain.
Konpositore gisa, Joaquin Zabalza Iruña 'ko taldearentzat egindako lanagatik ez ezik, Valeriano Ordóñezen, Maite Díezen edo bere letrekin egindako jotengatik ere nabarmentzen da. Halaber, Joaquin Zabalzaren lanaren barruan, gabon-kanta ugariren konposizioa nabarmentzen da, besteak beste, El butaquito eta Madre, no estés triste (Gabon-kanta finalista 1977ko Gabon-kanta Berrien Lehiaketan).
Bere pedagogo lanak ibilbide luzea erakusten du, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan titulatua, non gerora 30 urtez (1975-2005) irakasle gisa aritu zen.
Jokin, Isabel, Eva, Teresa eta Amaia seme-alabek 2023ko urriaren 3an dohaintzan eman zioten funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari.