es | eu | en | fr

Zalba Ibáñez, Martín

Zalba Ibáñez, Martín

Konpositorea, interpretatzailea, musika-irakaslea eta argazkilaria

Iruñean jaio zen 1958an. Iruñeko Loiola Eskolanian hasi zen ikasten, lehenik haur kantari bezala, eta, gero, organo eta pianorako laguntzaile gisa. Geroago, solfeo, piano eta konposizioko goi ikasketak amaitu zituen.

Ondoren bere jarduera hainbat orkertratan hasi zuen piano bakarlari gisa eta epaimahaiaren parte izan zen piano interpretazioko hainbat lehiaketetan. 1983az geroztik, pianoko irakaslea izango da 1991. urtean Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Nagusian sartzen den arte Analisi, Kontrapuntu-Fuga eta Konposizioko irakasle moduan.

Konpositore gisa, hainbat musika-generotako obrak estreinatu ditu, eta horiek honako bezalako jaialdietan estreinatu dira: Jaialdiak eta Musika Garaikideko Zikloak, Elkarte Filarmonikoak, Fundazioak, etab. Martín Zalba-k piano eta konposizioko hainbat  sari jaso egin ditu.

Martín Zalba argazkilari amateurra 2008ko urtarrilean hasi zen argazkilaritza digitalean. Autodidakta da eta interneteko foro espezializatuetan ikasten oinarritzen da. Argazkigintza guztiak atsegin ditu, baina batez ere pintura eta akuarelarekin harreman estua duena. Bere argazki-ikuspegia gaztaroan praktikatu duen diziplina horietatik dator.

Martín Zalba-ren funtsa dohaintzaren bidez sartu zen Nafarroako Errege Artxibo Nagusian 2018. urtean.