es | eu | en | fr

Zerbitzuak

Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak eskaintzen dituen zerbitzu berberak eskaintzen dizkie herritarrei, hau da, dokumentazioaren kontsulta-zerbitzua eta dokumentuak kopiatzeko zerbitzua. Bi zerbitzuak teknikarien aholkularitzarekin eta erregulatzen dituzten jarraibideekin batera egiten dira.

Halaber, eskura dituen dokumentu-funtsen irismenari eta edukiari buruz orientatzeko eta eskura dituen deskribapen-tresnak erabiltzeko xedea duen informazio eta erreferentzia zerbitzua eskaintzen da (presentziala eta posta elektronikoz), behar izanez gero, beste artxiboetara igorriz.

Artxibora sartzea doakoa da. Instalazioetara eta kontsulta eta erreprografia zerbitzuetara sartzeko barne kudeaketako sistema informatikoan erregistratzea ezinbestekoa da. Dokumentu eta liburuen erreprodukzio eskaerak kopia digitaleko sistemen bitartez edo paperean ematen dira, betiere jatorrizkoaren euskarria eta kontserbazio-egoera kontuan hartuz eta legez ezarritako tasak lehenik ordainduz.

Gainera, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak ikerketari laguntzen duen liburutegi espezializatu bat dauka, zeinen katalogoa online kontsultatu daitekeen. Bere katalogoa Nafarroako Liburutegi Sareko katalogo kolektiboaren barruan dago, zehazki, Liburutegi Espezializatuen barruan. Bere bilduma bibliografiko orokorraren barruan, sarbide libreko irakurketa aretoan, Interes-Zentro bat dago musika, dantza, eta antzerkiaren gaineko tituluak biltzen dituena eta bere kontsulta errazten duena.

Bilaketa aurreratua

Helbidea:

  • Maiatzaren Bia kalea, z.g. 31001, Iruñea

Ordutegia:

  • Astelehenetan eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.
  • Astearte, asteazken eta ostegunetan, 9:00etatik 17:00etara (irailaren 15etik ekainaren 14ra). 15:00etatik zerbitzu presentzialean sartu nahi izanez gero, aldez aurretik erreserbatu beharko da kontsultagai den dokumentazioa, telefonoz edo posta elektronikoz.
  • Astearte, asteazken eta ostegunetan, 9:00etatik 15:00etara (ekainaren 15etik irailaren 14ra).
    Liburutegiko arratsaldeko zerbitzuari buruzko oharra.

Harremanetarako informazioa:

Telefono zenbakiak:

  • 848 42 46 67
  • 848 42 02 34
  • 848 42 46 23

Posta elektronikoa: