es | eu | en | fr

Felipe Gorritiren Heriotzaren 125. urteurrena

2021/04/14
Felipe Gorritiren Heriotzaren 125. urteurrena
Felipe Gorritik sortutako Paso Doble

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Felipe Gorriti musikari nafarraren irudiarekin lotuta gordetzen dituen dokumentu batzuk jendaurrean erakutsiko ditu apirileko mikroerakusketa batean, haren heriotzaren 125. urteurrena betetzen denean. Zehazki, Miserere ‘Viejo’ en Mi bemol Mayor eta Paso Doble bat bezalako bere eskuz idatzitako partiturak daude ikusgai.

Mikroerakusketa formatu txikiko erakusketa bat da, sarrera librekoa eta doakoa, eta Nafarroako Artxiboko beheko galerian egongo da irekita apirileko egun guztietan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Organo-jolea eta konpositorea

1896an Felipe Gorriti eta Osambela hiltzen zen Tolosan (Gipuzkoa), 56 urte zituela. Bere heriotza goiztiarrak eten egin zuen ibilbide musikal arrakastatsua, non organo-jole eta konpositore fama egiaztatua izan zuen. Horrek, denborak aurrera egin ahala, musikagintzan garrantzia duten Nafar pertsona ospetsuen artean postu bat irabaztea eragin zion.

Felipe Gorriti Uharte-Arakilen jaio zen 1839an, eta oso goiz hasi zen musika-ezagutzak bereganatzen aitaren bidez. Aita organo-jole gisa aritu izan zen bere jaioterrian. Geroago, Iruñera eta Madrilera joango zen ikastera lehen ezagutza horiek osatzeko asmoz. Gorriti, Madrilgo Errege Musika Kontserbatorioan, Hilarión Eslava maisuaren ikasle izan zen, zeinek eragin erabakigarria izan zuen bere lanean.

Prestakuntza-aldia amaitu eta 20 urte besterik ez zituela, Felipe Gorritik 8 urtez beteko zuen Tafallako kapera maisu postua eskuratu zuen 1859an. 1867an, Tolosako Udalak Gipuzkoako herri horretako Santa Maria parrokiako organo-jole eta kapera-maisu plaza betetzeko antolatu zuen hautaketa-prozesuan ere parte hartu zuen Felipe Gorritik. Prozesu hartatik irabazle gisa gailenduko zen, hil zen egunera arte.

Hil ondoren, Felipe Gorritiri hainbat omenaldi egin zizkioten, lortu zuen ospea agerian utziz. Bai Iruñeak bai Uharte-Arakilek kaleak eskaini zizkioten bere omenez, eta, hasiera batean Tolosan lurperatu bazuten ere, urte batzuk geroago, bere familiak Gorritiren gorpuzkia bere jaioterriko hilerrira lekualdatzeko lanak kudeatu zituen.

Bere musika-lana

Felipe Gorritiren konpositore lanak oso goizetik musika erlijiosoan jarri zuen arreta non zaletasun berezia erakutsi izan zuen beti. Esparru horretan lortu zuen nazio eta nazioarte mailako ospea. Pariseko Kaperako Organisten eta Maisuen Nazioarteko Elkarteak hainbat alditan saritzea izan zuen.

Haren musika-lana zenbait artxibotan gordetzen da, eta, hein handi batean, lan egin zuen entitateei dagozkie. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Nafarroako Foru Aldundi Probintzialatik heldutako partitura batzuk gordetzen ditu.

Horren adibide da Gorritik Tolosan hainbat urteetan konposatutako Miserere ‘Viejo’ en Mi bemol Mayor lana. Aukera honetan ikusgai jartzen den lan honen partitura orokorra 1882an Carmelo Calvo lagunari eskaini zion egileak. Lankide hori izan zen, hain zuzen ere, Tafallako plazarako hautaketa-prozesuaren lehiakidetako bat, partiturako eskuz egindako eskaintzan ikus daitekeen bezala.

Era berean, hainbat urte geroago, 1916an, Carmelo Calvok partitura Nafarroako Foru Aldundi Probintzialari eman zion, Carmelo Calvok Montevideon eskuz idatzitako idatzoharrak egiaztatzen duen bezala.

Nolanahi ere, Felipe Gorritiren musika-jardueraren zatirik handiena erlijio-musikak hartu zuen arren, horrek ez zuen esan nahi musika profanoan ere aritu zenik musikagintzan. Zentsu honetan, partitura orokorra erakusten da eta baita datarik ez duen Paso Doble baten zati instrumentalen partiturak ere (Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen dena).

Zerrendara itzuli