es | eu | en | fr

Sanzol Sanz, Alfredo

Sanzol Sanz, Alfredo

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F486

IZENBURUA

Alfredo Sanzol

MUTURREKO DATAK

1999-2018

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

18 kutxa

EKOIZLEA

Alfredo Sanzol Sanz

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Alfredo Sanzol egilea eta antzerki zuzendaria Madrilen jaio zen 1972. urtean eta 1976an Iruñera bizitzera joan zen familiarekin. Arte Dramatikoen Errege Eskolan Eszena kudeaketan lizentziatu zen eta Nafarroako Unibertsitatean, aldiz, Zuzenbidean.

Bere lanean umorea erabiltzeagatik eta biografia pertsonal eta sozialaren arazoak planteatzen dituen bere estilo formal baten bilaketagatik ere nabarmentzen da. Lanak estreinatu ditu hurrengo zentroetan: Drama Zentro Nazionalean, Abadía Antzokian, Cuarta Pared aretoan, Grec Festivalean, Gayarre Antzokian eta Lliure Antzokian.

Bere lan ezagunenen artean ondorengoak aurkitzen dira: Sí, pero no lo soy (2008), Risas y Destrucción (2007), Días Estupendos (2010), Delicadas (2010), En la Luna (2011), Aventura (2012) eta La Calma Mágica (2014). Zenbait klasiko zuzendu eta egokitu ditu; besteak beste, Sofocles-en Edipo Rey (2015), Samuel Beckett-en Esperando a Godot (2013), Oscar Wilde-en La Importancia de llamarse Ernesto (2012) edo Valle Inclán-en La cabeza del Bautista (2009).

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Alfredo Sanzol-en funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen dohaintza baten  bidez 2019. urteko apirilean,

EDUKIA

Funtsaren edukiak Alfredo Sanzol-en zuzendari laguntzaile, egile eta zuzendari gisa aurkezten du, parte hartu duen hainbat ekoizpenen bidez.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.        

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNA

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Ignacio Aranguren Gallués

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Elkarrizketa

ARGITALPEN NOTA

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Antzerki egilea, Idazlea, Eszena zuzendaria.