es | eu | en | fr

Lipúzcoa Urriza, Martín

Lipúzcoa Urriza, Martín

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F527

IZENBURUA

Martín Lipúzcoa

MUTURREKO DATAK

1911-1970 (apr.)

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

7 kutxa

F.ES. 1

10 liburu

EKOIZLEA

Martín Lipúzcoa Urriza

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Iruñean jaio zen 1901eko azaroaren 12an. Munárriz eta Villalvarekin egin zituen musika ikasketak Iruñean eta Salamancan, hurrenez hurren. 1925. urtean apaiz egin zen Iruñean.  1939an Iruñeko ahots Kuarteto Bikoitza sortu zuen. Bertan, Olaz, Merondo, Egaña, Lizarazu, Irisarri, Muxika eta Berroetarekin jokatu zuen. Espainia osoko agertokietan aritu ziren, 1950ean desegin arte. 1946. urtean, Remigio Múgicaren ordez, Iruñeko Orfeoiaren zuzendaritza hartu zuen bere gain. Zortzi urtez zuzendu zuen, 1954ra arte. Urte horien bitartean, Espainian eta Portugalen emanaldiak eman zituen eta ondorengo orkestrekin aritu zen lanean: Espainiako eta Portugalgo Orkestra Nazionala; Oporto, Zaragoza eta Valladolideko Orkestra Sinfonikoak; Iruñeko Santa Zezilia; Bilboko Udala eta horiek guztiak Argenta, Arámbarri, Freitas Branco, Barberoff, Morana maisuen zuzendaritzapean. Gainera, salmista-sochantre gisa aritu zen Iruñeko katedralean, José Mª Ariz Elcarte ordezkatuz.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa 2020an sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian, Pablo Sarasate Kontserbatorioaren transferentzian sartua.

EDUKIA

Martin Lipuzkoaren musika-liburutegi osagarrian argitaratutako partituren bidez osatua dago funtsa. Musika eszeniko, liturgiko eta abesbatzaren errepertorio zabala du, baita tratatu teorikoak eta irakaskuntza-metodoak ere.

ANTOLAKETA

Partiturak azaletik inbentariatu dira eta formatu normalizatuko kaxa berrietan instalatu egin dira.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

Iruñeko Orfeoia

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN

  • Espainiako Liburutegi Nazionala
  • ERESBIL

ARGITALPEN NOTAK

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Musika, XIX. mendea, XX. mendea, Musika pedagogoa, Instrumentala, Musika liturgikoa, Musika pedagogikoa.